Ok

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l'utilisation de cookies. Ces derniers assurent le bon fonctionnement de nos services. En savoir plus.

« ALLANDE SOCARROS à ARGIA | Page d'accueil | DEPUIS LE JURA »

09/11/2007

GABI MOUESCA à BERRIA

Nous reproduisons ci-dessous, à l'attention de nos lectrices et lecteurs bascophones, le texte d'un entretien accordé par Gabi Mouesca, porte-parole de Autonomia Eraiki, à Eneko Bidegain du quotidien en langue basque Berria.

 
 
 
"Autonomiek
 
bermatuko dute
 
biharko Europaren
 
funtzionamendu ona"

 

Zein da autonomia eskatzen duen mozioa Balladur batzordeari aurkeztearen helburua ?

Ikusi dugu batzorde horrek zer egin duen. Eta ongi ageri da gurea bezalako komunitateak beste behin ere ahantziak izan direla. Beharrezkoa iruditu zitzaigun jende horiengana jotzea, eta haien bidez, Frantziako presidentearengana, errateko bizi nahi duten komunitateak badirela, eta horretarako baliabide instituzionalak behar dituztela. Autonomia Eraiki kolektiboak foro hori baliatu du alderdiei mozio hori izenpetzea galdetzeko.

Balladur batzordeak astelehenean eman zion bere txostena Sarkozyri. Ez al zen egokiago mozio hori lehenago helaraztea, txostena lantzean kontuan hartzeko aukera izan zezaten ?

Argi da azken asteetan Sarkozyren iniziatibaz lanean ari diren batzorde guztiak iruzur politikoak direla. Batzorde horiek ikertu behar dituzten gai guztiak Elisoan landuak, erabakiak eta idatziak dituzte lehenagotik. Hori guztia antzerki politiko hutsa da. Balladur batzordea errealitate horretan dago. Guk sinbolikoki erakutsi nahi izan dugu euskaldunok gure ezagupenaren alde borrokatzeko dugun borondatea. Horregatik helarazi dugu mozioa. Guretzat argi zen ez genuela ekimen ofizial batean sartzeko xedez egiten hori. Badakigu oraingo gobernuak nola funtzionatzen duen. Badakigu Balladur batzordearen helburu bakarra Sarkozyren boterea muturreraino presidentzial bihurtzea dela.


Zergatik erabaki duzue autonomiaren aldarrikapena orain ateratzea berriz ? Zergatik sortu duzue kolektibo berri bat, alderdi politiko abertzaleek instituzioaren inguruko batzorde bat bazutelarik antzeko aldarrikapen baten finkatzeko ?

Autonomia Eraiki kolektiboa osatzen duten batzuk alderdi politikoetako kide dira. Ez gara alderdi politiko bat. Haatik, Autonomia Eraiki taldean daudenak Ipar Euskal Herriko euskaldunen alde borrokatu dira, azken hogeita hamar urteetan. Kide gehienek autonomia aldarrikatu dute azken hogeita hamar urte horietan. Gaur egun, beharrezkoa iruditu zaigu eskaera hori berriz mahai gainean ezartzea. Gure herriaren aurpegi politikoa izugarri aldatu da, baita joko araudiak ere. Horregatik, beharrezkoa iruditu zaigu funtsezko eskaeretara joatea. Funtsezkoa, Ipar Euskal Herriarentzat autonomia aldarrikatzea da.

Nola kokatzen zarete Batera-ren dinamikari begira ? Euskal departamenduaren aldarrikapenaren aurka doa zuen iniziatiba ? Osagarriak dira ?

Dinamika horiek osagarriak dira. Ipar Euskal Herriko kontzientzia kolektiboa aldarazi nahi dugu, autonomiari begira. Ekimen pedagogikoa egiten ari gara. Autonomiaren bertutea frogatu nahi dugu, bai norbanakoarentzat, bai komunitateentzat. Joan den asteburuan, komunitate autonomoetan bizi direnen esperientzia ikusi genuen. Foro horretatik atera direnentzat aberasgarria izan da. Lekukotasun haiek entzun dituztenek Ipar Euskal Herriarentzat ere autonomia nahi dute.

Batasunak kanpaina bat iragarri du autonomiaren alde. Zuen ekimenaren eta Batasunarenaren artean loturarik ba al dago ? Ez al da irakurgarritasun arazorik sortzen ?

Autonomia Eraikik hasieratik argi utzi du alderdi politiko guztietatik distantzia berean egonen garela. Baina distantzia horrek ez du lan kolektibo bat trabatzen, ez ditu alderdi politikoekiko loturak trabatzen. Alderdi politikoek funtsezko lana egiten dute, eta gure funtzioa ez da haien lekua hartzea. Ideien laborategi bat gara, baina baita ekintzen laborategi bat ere. Autonomiaren aldarrikapenari buruzko irakurgarritasun faltari begira, argi utzi behar dugu alderdi politikoek beren lana egiten dutela. Gurea ez da lan horretan sartzen. Autonomiaren aldarrikapena ez da Autonomia Eraikirena, ez Batasunarena, ez inorena. Guztiona den kontzeptu politiko bat da. Gutarik urrun dago proiektu horren sortzaileak garelako ideia. Aldarrikapen hori aspalditik aldarrikatzeak ez du erran nahi horren jabetza hartu nahi dugunik. Ideia baten zerbitzuko gaude hemen.

Zein dira Autonomia Eraiki kolektiboak pentsatuak dituen hurrengo urratsak ?

Biziki erantzun baikorrak ukan ditugu foro honetatik landa. Beste herri batzuetatik sartu dira gurekin harremanetan, hala nola Afrikako berebereak. Gure ekimenak biziki interesatu ditu. Dei asko jaso dugu, betiere ezagutzak trukatzeko helburuarekin. Horrek erran nahi du Autonomia Eraiki hobeki egituratu beharko dela. Igandean, Amnistiaren Egunaren karietara, hogei urteko abertzale gazteak etorri zaizkigu, hasi dugun sailean nola lan egin dezaketen galdeginez. Lan handia dugu orain, herri honetako gizonak eta emazteak autonomoak izan daitezen. Ipar Euskal Herriaren autonomia ezin izanen da egin autonomoak ez diren jendeekin. Komunitate baten autonomia lortzeko, pertsonen autonomia baitezpadakoa da.

Non kokatzen duzue zuen proiektua Euskal Herri osoaren baitan ?

Autonomia Eraiki ekimen abertzalea da. Herri bakar batean bizi gara. Euskaldun guztiak bezala, Zazpiak Bat dinamikan gaude. Gaur egun, aldarrikapen hori ez daiteke 60ko edo 80ko hamarkadan bezala ikus. Nazioarteko testuingurua aldatzen ari da. Herri txikia gara. Tresna egokiak aurkitu nahi ditugu, bihar Zazpiak Bat errealitate bihur dadin. Hain zuzen, iruditzen zaigu autonomia tresna instituzional egokia dela gure duintasuna berreskuratzeko.

Autonomia bat zazpi herrialdeentzat ? Ala autonomia bat Ipar Euskal Herriarentzat eta beste bat edo bi Hego Euskal Herriko herrialdeentzat ?

Lehenik, oraingo errealitatetik abiatuz, iruditzen zaigu herrialde bakoitzak autonomia eskuratu behar duela. Ipar Euskal Herriarentzat urgentziazko gai premiatsua da. Gero, zubiak aurkitu beharko ditugu hiru lurraldeen arteko loturak sakontzeko, Zazpiak Bat eraiki dezagun, eta Zazpiak Bat hori eraikitzen ari den Europaren parte izan dadin.

Independentzia aipatzen duzue ?

Euskal Herriak mendeak eta mendeak iragan ditu, beste herri batzuek ukan dituzten tresnarik gabe, bizirik, baturik eta indartsu jarraitzeko. Euskal Herriak jakin du bizirik irauten, jasan dituen gorabehera guztien gainetik. Euskal Herriak beti aurkituko ditu bizirik irauteko baliabideak. Euskal Herria osatzen duten hiru errealitateak desberdinak dira. Autonomiak mila aurpegi ditu. Foro honetan ikusi dugu errealitate desberdin bezainbat autonomia mota badela. Gauza bera izanen da Euskal Herrian ere. Ipar Euskal Herrikoa ez da Nafarroakoa edo EAEkoa bezalakoa izanen, hastapenean bederen. Autonomia tresna bat da, eta guri dagokigu tresna hori erabiltzea nahi dugun horretara joan gaitezen. Euskal estatuari dagokionez, iruditzen zait eraikitzen ari garen Europa ez dela estatuei bidea erraztuko dien Europa izanen. Etorkizunean, estatuak ez dira gehiago orain direna izanen. Herriak izanen dira eraikitzen ari den Europaren bizkarrezurra. Beraz, autonomiek bermatuko dute etorkizuneko Europaren funtzionamendu ona.

 

Commentaires

C'est qd même dommage que je ne parle pas ma propre langue mais c'est qd même dommage que je ne puisse pas accéder à ce texte, Gaby.
AA

Écrit par : Annie | 03/12/2007

Si je comprends bien, une traduction en français de cette interview vous intéresserait. Je transmets la requête à Gabi.

Écrit par : Admin | 03/12/2007

ah! milesker orduan, de cette réponse que je n'avais pas vue et que je n'attendais pas.

laster arte
AA

Écrit par : ARRIETA | 09/12/2007